Durangoko Kulturalak mendeurreneko kontzertuak iragartzeko bideoa kaleratu du

Joseba Derteano 2019ko urr. 28a, 16:07

Azaroaren 9an Gozategi, Espaloian eta Black Ice Tribute Band taldeek joko dute Landako Gunean.

Aurten 100 urte bete ditu Durangoko Kulturalak eta azaroaren 9an musika jaialdi bat antolatuko dute ospatzeko. Gozategi taldea izango da kartelburua. Jaialdia AC/DC eta Itoiz-en tributu talde banak osatuko dute: Black Ice Tribute Band eta Espaloian. Landako Gunean txosna handi bat eta fast food furgonetak ere jarriko dituzte. 

Sarrerak Tabira Futbol Zelaian, eta, Axpe, Anboto, Ibaizabal eta Kale Kantoi tabernetan daude salgai 5 eurotan. Kontzertu egunean ere erosteko aukera egongo da, 17:00etatik aurrera. Hamar sarrera baino gehiago gura dituztenentzat helbide elektroniko bat aukeran jarri dute eskaerak egiteko:  info@culturaldurango.org

Kontzertu eguneko ordutegiaren berri ere eman dute gaur:

- 18:00; Ateak irekiko dira.

- 19:45;  Espaloian taldea, Itoizen tributo taldea.

- 21:45; Black Ice tribute band, AC/DC-ren tributo taldea.

- 23:30; Gozategi.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!