Hiru lagun atxilotu dituzte Durangon, kokainarekin trafikatzea leporaturik

Anboto 2019ko urr. 26a, 10:26

Ertzaintzak 60, 54 eta 36 urteko hiru pertsona atxilotu zituen urriaren 22an. Operazioan 600 gramo kokaina, dirua eta hainbat mugikor atzeman zituen poliziak.

Epailearen aurretik pasa ostean, epailearen erabakiz 60 urteko gizona eta 54 urteko emakumea espetxeratu egin zituzten. 36 urteko gizonezkoa baldintzapeko askatasunean uztea erabaki zuen epaileak.

Ohar batean azaldutakoaren arabera, Ertzaintzak udan hasi zituen ikerketa lanak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!