Mendizabal eta Matadero inguruak garbitu dituzte Zabalarrako ikasleek

Maialen Zuazubiskar 2019ko urr. 23a, 14:49

Zabalarra eskolako 23 gazte ibili dira plastikoak batzen. 

Zabalarra eskolako 6.mailako ikasleek Mendizabal eta Matadero inguruak garbitu dituzte. Ikasleek jakitera eman dutenez, orduak pasa zituzten plastikoa batzen, eta guztira 17 zakor poltsa batu zituzten. Bestalde, Durango "kutsatuta" dagoela konturatu direla aitortu dute gazteek, beraien irakasleek, Olga Barruetabeñak eta Amaia Huertak sarri esan bezala. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!