Jada hemeroteketan baino ikusi ezin daitezkeen aldizkariak egongo dira ikusgai erakusketan. Astola aldizkarirako idatzitako erreportaje batetik sortu da ideia, Gerediagak azaldu duenaren arabera.
Urriaren 24rako topaketa bat antolatu dute, baita ere. "Topaketa irekia izango da, garaiko albisteen, erreportajeen edota elkarrizketen atzean zer zen jakiteko interesa dutenentzat". Aldizkarietan lan egin edo lagundu zutenei ere luzatu gura diete gonbidapena.