Manauten 'Kartzela eta erbestea Durangon' ikusteko aukera berriak egongo dira Durangoko museoan

Aritz Maldonado 2019ko urriaren 21a

Aurreko bisita gidatuek edukitako arrakastaren ondorioz, Durangoko Arte eta Historia museoak Manauten erakusketa ikusteko hiru aukera gehiago eskainiko ditu. Euskarazko bisita gidatua urriaren 26an izango da, 12:30ean. 

Gaztelerazko bisitak, ostera, urriaren 23an eta 26an izango dira, 18:30ean eta 13:00etan, hurrenez hurren. Izena emateko 946030020 telefonora deitu behar da, edo museo@durango.eus helbidera idatzi.

José Manauten lanak ikusteko azken astea da hau. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!