Irene Loizate bizkorrena izan da Gijonen

Maialen Zuazubiskar 2019ko urr. 21a, 11:54
Argazkia: Sanitas Marca Running Series

Ikasketak direla eta egun Oviedon bizi da Irene Loizate durangarra. 

Asteburuan Sanitas Marca Running Series lasterketa jokatu da Gijonen, eta bertan Irene Loizate durangarra izan da bizkorrena. Loizatek errekor guztiak hautsi ditu, eta marka berria ezarri du. Durangarrak lasterketako 10 kilometroak egiteko 33:47 minutu behar izan zituen. Bigarren sailkatu zen Isabel Barreirorik minutu bateko errenta atera zion, eta hirugarren sailkatuari, Susana Celoriori ia minutu eta erdikoa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!