Durangoko udalak Kataluniaren aurkako "errepresio estrategia" alboratzea eskatu dio Espainiako gobernuari

Ekaitz Herrera 2019ko urr. 18a, 14:42
Elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian, udal plazan.

Adierazpen instituzionala onartu du EH Bilduren eta Herriaren Eskubidearen babesagaz. "Herrien autodeterminazio-eskubidea lantzeko konpromisoa bere" egin du. Espetxeratuak askatzeko eta erbesteratuen aurkako prozedurak eteteko ere  eskatu du. EAJ abstenitu egin da. Talde jeltzaleak adierazpenaren "substantzia" partekatzen duen arren, "ezin du adierazpenik onartu moduak eta formak partekatzen ez diren
bitartean". Jeltzaleek faltan bota dituzte errespetuari, elkarrizketari, negoziaketari eta legezkotasunari buruzko oinarriak. PSE-EEk, adierazpenaren aurka egin du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!