Asier Agirre bigarren Munduko Inas txapelketan

Maialen Zuazubiskar 2019ko urr. 18a, 14:49

Brisbanen (Australia) jokatutako Munduko Inas txapelketan Asier Agirre durangarrak zilarrezko domina lortu du 5.000 metroko lasterketan. Gainera, bere marka pertsonal hoberena lortu du eskualdeko korrikalariak. 

5.000 metroko proban lehiatzeaz gain, 10.000 metroko Munduko Txapelketan parte hartu du durangarrak. Proba horretan, bosgarren postua lortu du, Europako lehenengo korrikalaria izanik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!