Kurdistango Kobane hirian gertatzen ari diren erasoak gaitzetsi ditu Durangoko Suargi elkarteak

Ekaitz Herrera 2019ko urr. 17a, 15:16
Kobaneko 'zero gunea' 2018ko abuztuan. ARGAZKIA: Suargi elkartea.

Turkia momentu honetan hiria erasotzen ari dela adierazi dute. Nazioarteko Komunitateari eskatu dio erasoen aurrean "erantzun irmoa" eman dezala. Durangarrek izandako elkartasun keinuak "bihotzez eskertu" ditu elkarteak. 

Inbasioaren aurrean Nazioarteko Komunitateari dei egin dio Suargik, Turkiako erasoen aurrean jarrera irmoa izan dezan. Roshan Abadik, Kobanê hiriko alkateak ere,  "erabateko gerra egoeran" daudela ohartarazi du. Hiri kurdua Durangogaz senidetuta dago 2017az geroztik

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!