Hasi dira Durangoko tren geltokirako sarbidea hobetzeko lanak

Ekaitz Herrera 2019ko urr. 17a, 13:34

Eskailera mekaniko bat eta oinezkoentzako beste bat eraikitzea dago aurreikusita. Une honetan tapatu barik dauden gune bi ere estaliko dira: banaketa gunea eta terminaleko galeria ingurua 

Euri-uren saneamendu instalazioak ipiniko dituzte. Suteen kontrako instalazioak ere egokituko dira. Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak hasi ditu lanak. Aurreikuspenen arabera, 13 hilabete inguru iraungo dute lanek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!