Durangoko Kulturalaren urteurreneko kontzertuan Gozategik eta AC/DC zein Itoiz-en tributu taldeek joko dute

Joseba Derteano 2019ko urr. 16a, 09:24
Gozategi taldea 1993an sortu zuten, Gipuzkoako Orio herrian.

Musika jaialdia azaroaren 9an izango da, Landako Gunean.

Aurten 100 urte bete dira Durangoko Kulturala futbol kluba sortu zutenetik eta azaroaren 9an musika jaialdi bat antolatuko dute ospatzeko. Gozategi taldea izango da kartelburua. Orion sortutako taldeak bere ibilbide luzeko abesti ezagunak zein iaz kaleratutako G puntua diskokoak eskainiko ditu Landako Gunean. Jaialdia AC/DC eta Itoiz-en tributu talde banak osatuko dute: Black Ice Tribute Band eta Espaloian.

Sarrerek bost euro balio dute eta honako tokietan eskuratu daitezke: Kale Kantoi tabernan, Anboto tabernan, Ibaizabal kafetegian, Axpe tabernan eta Tabira futbol zelaian. Kontzertuen egunean bertan Landako Gunean ere erosi ahalko dira 17:00etatik aurrera. Kontzerturako ateak 18:00etan irekiko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!