Urriaren 17an La Noche Boludaren denboraldi berria hasiko da Plateruenean

Aritz Maldonado 2019ko urr. 16a, 09:00

Denboraldi berria Boluda Kabareta saio bategaz hasiko da. Formatu jada klasiko honetan, deneriko diziplinak jorratzen dituzten artistek parte hartuko dute. Urriaren 17an izango da.

Teatro zikloaren bigarren saioa azaroaren 21ean izango da. Marta Renyerren eskutik, El gran cabaret de Elvira ikusi ahalko da. Abenduaren 19an, Katastrofen bilbotarren Neopreno saioa izango da protagonista. Zikloa ixteko, Fanny Giraud frantziarrak Juntos aurkeztuko du, urtarrilaren 23an. Saio guztiak 21:00etan hasiko dira eta sarrera bakoitzak 5 euro balio du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!