Jesuitek Durangoko ikastetxean duten elkartea itxiko dute ekainean

Ekaitz Herrera 2019ko urr. 8a, 10:53

Zazpi jesuslagun dira gaur egun Jesuiten ikastetxean bizi direnak. Ikasturtea amaitu arte bertan jarraituko dute biziten. Hortik aurrera, baina, Durangon bizi ez arren, bizimodua bertan egingo dutela aurreratu dute

 

"Elkartea ixteak ez du suposatuko, hala ere, gu Durangotik joatea ezta ditugun lan eremuak bertan behera uztea ere", azaldu du Koldo Katxo jesuslagunak ohar batean. Zentzu horretan, "lanean zein bidelagun jarduten" jarraituko dutela adierazi du, "hurbilen" dituzten "elkarteetatik hurreratuz". Adibide modura ipini dute "baliabiderik gabeko etorkinentzat" duten harrera proiektua. Horrekin segituko dutela aurreratu dute.

Jesusen Lagundiak 1841ean zabaldu zuen elkartea Durangon. Diotenez, "Ignaziotar espiritualtasunean oinarri sendoak ezarriak dituen profesional talde batek ikastetxea gidatzen" jarraituko duela adierazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!