[ARGAZKI GALERIA] Durangoko Sapubike mendi bizikleta martxak 200 parte hartzaile izan ditu

Joseba Derteano 2019ko urr. 8a, 08:51

Izarera ez-lehiakorra duen martxa izan da. Hala ere, partehartzaileen artean aipamen berezia egiten zaie parte-hartzaile gazteenari, nagusienari, talde ugarienari eta hurrunetik etorri denari.

Aurten, esaterako Asturiasetik gorrez osatutako txirrindulari talde batetik 6 partehartzaile etorri dira. “Martxa honen filosofia, inguratzen gaituen eta izugarri polita den paraje hau ezagutzera ematea da”, azaldu du Javier Garcia Sapubike-eko presidenteak.

Joan zen zapatuko martxak ibilbide bi izan zituen: 27 eta 35 kilometroko bana. "Aurtengo martxaren antolaketa oztopoz josita egon da, urtero Tabirako jaiekin batera uztailean antolatu dugu martxa baina Sapubike posible egiteko, data aldatu behar izan dugu oraingoan. Izan ere, urtero araudi aldaketak edo eta Bizkaian, administrazio mailan jartzen dizkiguten trabak gero eta gehiago dira. Hala eta guztiz ere, elkartekideen gogoek martxa urtero ospatzea eta denboran mantetzea lortzen dute”, azaldu dute zuzendaritza-batzordetik.

Duela 7 urte jaio zan Sapubike Kluba, gaur egun 103 gizonek eta emakume bik osatzen dute taldea. Egoitza Askatasun Etorbidean 46. zenbakian du eta ia ostegunero 19:00etan batzarra ospatzen dute, urtean hainbatetan durangaldetik kanpora irteerak antolatzen dituzte, mendiko bizikletaren mantentze ikastaroak egiten dituzte eta domekero 09:00etan irteerak egiten dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!