Anbotoren webguneko inkesta: boto-emaileen %53 sokamuturra mantentzearen alde daude

Joseba Derteano 2019ko urr. 7a, 09:02

Anbotoren webgunean sokamuturraren gaineko inkesta bat martxan egon da. Hauxe izan da galdera: Durangon 'Zezenak Dira' egitearen alde ala kontra zaude?

Astekariko erredakzioa itxi zenerako (eguena, 09:00), 1.425 lagunek parte hartu zuten. Euretatik %53,42 (882 boto) Zezenak Dira mantentzearen alde agertu dira. Bozkatu dutenen %46,58k, ostera, (769 boto) sokamuturra kendu egingo lukete. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!