70 bat lagunek manifestazioa egin dute Durangon, ‘Zezenak Dira’ kendu dadin eskatzeko

Anboto 2019ko urr. 5a, 12:43

Bigarren urtez manifestazioa deitu du Durangaldea Antiespezista taldeak sokamuturra kentzea eskatuz. Pozik agertu dira antolatzaileak, iazko kopuru antzerakoa batuta. 70 lagun inguru batu dira mobilizazioan.

Bertso batekin hasi dute manifestazioa. Ostean, alde zaharra zeharkatu dute animalien eskubideen aldeko oihuen artean, batukadaren laguntzarekin. "Sokamuturrik ez!", " Festa ospatu, animaliak askatu!" edota "Tradizio hau aberrazioa da" bezalako leloak oihukatu dituzte.

"Ez da erraza izango, baina sokamuturra kentzea lortuko dugula uste dugu. Datorren urtean azkena izango dela espero dugu" adierazi du Gorka Unzalu plataformako kideak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!