Alerta taldearen disko berria entzungai dago sarean

Anboto 2019ko urr. 5a, 11:24
Arg: Iban Gorriti

Hogeita bi urteko ibilbidea du talde durangarrak, eta Tú decides el final bosgarren diskoa dute. 

Lan honetan ere mezu "baikorra, eraikitzailea eta motibatzailea" zabaldu gura izan du Alertak.  Zortzi abestik osatzen dute Tú decides el final: zazpi kanta berri eta Martxoa 31ren 'Ene lagun galduak' abestiaren bertsioa. Taldekideen berbetan, Habeas Corpus, S.A Hatebreed eta Walls of Jericho taldeen zaleek gozatuko dute diskoa, gehien bat. 

Diskoa beraien kabuz grabatu dute dute, 2018ko iraila eta 2019ko otsaila bitartean. Lan berri hau, entzungai dago sarean

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!