"Iaz, Elena Orobiogoikoetxea Ertzillaren omenezko kontzertua ematekoa zen, eta testu bat eskatu zidan harako; orduan konturatu nintzen zein ezezaguna zaigun pertsonaia", adierazi du Lopezek ohar batean. Diaz dokumentazio lanez arduratu da, batez ere. "Gure istorioan, bere biografian egiaztatu ahal izan ditugun datuak, gertaerak, historiaren korronteak eta eguneroko gertakizun txikiak nahastuta daude", jarraitzen du oharrak. Aurkezpenean liburuko zatiak irakurriko dituzte, eta zuzeneko musika entzuteko aukera ere egongo da.