Ander Martinez: "Zezenak Dira ekimenak iraungitze data duela uste dut"
"Animalien eskubideak geroago eta zabalagoak dira eta esango neuke Zezenak Dira-k iraungitze data duela. Ekimen dibertigarria da, bai, baina alderdi moraletik aztertuz gero, ez da justua animaliarentzat".
____________________________________________________________________________________________________________________________
Izaskun Dominguez: "Tradizio handia du, baina ez lidake arduratuko kentzea"
"Tradizio eta jarraipen handiko ekimena da, baina kenduko balute ez litzaidake arduratuko. Animalien erabilera ez dut ondo ikusten. Sarritan, asko zirikatzen dituzte animaliak, edo jausi egiten dira…"
____________________________________________________________________________________________________________________________
Mikel Kano: "Gai izan behar genuke animaliarik bako jaietara heltzeko"
"Ulertu dezaket Durangon errotuta dagoen tradizio bat izatea, eta batzuk alde eta beste batzuk kontra egotea. Baina XXI. mendean, uste dut gai izan beharko genukeela animaliarik bako jaiak ospatzera heltzeko".
____________________________________________________________________________________________________________________________
Ane Arana: "Neure buruari zenbat sufritzen duten galdetzen diot askotan"
Bigantxak gelditu barik ibiltzen dira. Askotan galdetzen diot neure buruari zenbat sufritzen duten. Ez dakit hain barneratuta dugun tradizio hau egunen batean etetea komeni den ala muturreraino eramaten dugun gai bat den".
____________________________________________________________________________________________________________________________
Eneko Larrinaga: “Alde biak ulertzen ditut, baina egun gehiago nago kontra”
Alde biak ulertzen ditut, baina gaur egun gehiago nago kontra. Txikitan beti joaten nintzen sokamuturra ikustera, aitagaz. Gerora, nagusitu ahala, ikusi dut ez dagoela ondo animaliek sufritzea guk ondo pasatzeko.
____________________________________________________________________________________________________________________________
Esther Molina: “Errespetatzen dut doan jendea, baina niri ez zait gustatzen”
"Errespetatzen dut sokamuturrara doan jendea, baina niri ez zait ekimen hori gustatzen eta ez naiz joaten. Umiliazioa iruditzen zait animaliarenganako. Denen aurrean babesik barik dagoela ikusten dut"