13:30ean Pinondoko erreka ondoan botako dituzte txapligoak. Antolatzaileek azaldu dutenez, 25 bat txupinero batuko dira ospakizunera. Ondoren, bazkari batekin amaituko dute eguna. Txupinazoa bota duten pertsonak 2001. urtean batu ziren lehenengoz Durangon. 1976. urtean hasi ziren San Fausto jaietan Txupineroak aukeratzen.