Urrezko domina bi eta brontzezko hiru irabazi ditu Tabira Igeriketa Taldeak Espainiako txapelketan

Joseba Derteano 2019ko urr. 1a, 08:37

Salbamenduan eta sorospenean, distantzia luzeko Espainiako txapelketa Valladoliden jokatu da.

Urrezko domina bat taldeka lortu dute, Julen Azkaratek, Erenoitz Barrenetxeak, Peio Etxezarragak eta Adrian Fernandezek egindako lanari esker. Bigarrena Gonzalo Diazek eskuratu du 12 kilometroko Sky proban.

Diazek brontzezko domina bat ere irabazi du 6 kilometroko taula proban. Brontzezko beste domina biak Lucia Jimenezek eta Erenoitz Barrenetxeak lortu dituzte, taulen probetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!