DRTk denboraldi berriko taldeak aurkeztu ditu

Anboto 2019ko ira. 27a, 20:14

Banbino Rugby Eskolan 130 umek jardungo dute. Nissan Gaursan, 16-18 urte artekoetan 40 neska-mutil lehiatuko dira.  Seniorretan berriz, 35 mutil eta 22 neska arituko dira.

"DRT familia bat da", azaldu dute taldeko arduradunek. Jokalariek taldean ibilbide oso bat egitea da durangarren helburua. "Jokalari izan eta gero ere, familiako parte izaten jarraitzea gura dugu monitore, entrenatzaile, zuzendaritzako kide edo beste postu baten". Bada, gaur arratsaldean familia osoa batu da Goienkalen egin duten taldearen aurkezpenean.

JAED elkarteari laguntza

Durango Rugby Taldeak JAED elkarteari eman gura zion maiatzeko  Errugby Tag topaketan batutako dirua. Durangoko sei ikastetxeko eta Abadiñoko bateko gazteek -9 eta 17 urte artekoak- parte hartu zuten. Bakoitzak euro bat utzi zuen errugbi zelaian jarritako itsulapikoan eta diru hori JAED elkarteari ematea gura zuten. Batutakoa, baina, lapurtu egin zieten. Gauzak horrela, ostera ere batu dute dirua, eta gaur arratsaldeko ekitaldiak 1.001 euroko txekea eman diote JAED elkarteari. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!