Kulturen arteko bizikidetzan zelan sakondu irakatsiko dute Durangoko Aniztasunaren Eskolan

Joseba Derteano 2019ko urr. 3a, 08:30

Urriaren 7an eta azaroaren 11n tailer parte hartzaile bi antolatuko ditu Durangoko Udalak.

Ekimena immigrazioari buruz sakondu gura duten durangarrei eta herriko kultur arteko bizikidetzarekin konpromentituta daudenei dago zuzenduta, eta hitzaldi zikloaren helburua kultur arteko komunikaziorako eta bitartekaritzarako ezagutzak eta oinarrizko tresnak ematea da, udalak ohar batean azaldu duenez. Aurtengo bi tailerren bidez, giza-harremanak eta kultur-taldeen arteko harremanak errazteko tresnak eskaini gura dituzte.

Urriaren 7an, 18:30ean, Estrategias de comunicación tituludun hitzaldia emango du Asier Gallastegik Durangoko Elkartegian. Berbaldian zurrumurruak zer diren ikasiko da, zelan egituratu eta eraikitzen diren.

Azaroaren 11n, 18:30ean, berriz, Discursos alternativos al rumor hitzaldi-tailerrean zurrumurruak identifikatzeko eta beraiei aurre egiteko teknika eta tresnak irakatsiko dira. Tailer hau ere Durangoko Elkartegian izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!