Barikuan, irailaren 27an, nazioarteko greba klimatikoagaz egingo du bat udalak. Protesta modura udal eraikinetako argiteria amatatuko dute 22:00etatik 23:00etara bitartean. EH Bilduk eta Herriaren Eskubideak egin dute herritar batek aurkeztutako mozioaren alde. EAJ eta PSE-EE abstenitu egin dira mozioaren puntu batzutan desadostasunak agertu dituztelako. Edozein kasutan, indar politiko guztiak bat etorri dira klima aldaketa saihesteko neurriak eta konpromisoak hartu behar direla adierazita.