"Mutilok, zelan bizi jai parekideak?" ikastaroa mutilei zuzenduta egongo da. Urriaren 1ean izango da eta Andragunean eskainiko dute, arratsaldeko 18:00etatik 20:30etara. Gutxi gorabehera 15 eta 26 urte bitarteko mutilei dago zuzenduta. Emakumeek, aldiz, autodefentsa feminista tailerra izango dute. Bi egunetakoa izango da ikastaroa. Urriaren 2an eta 3an eskainiko da, arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara.
Tailerrak Durangoko Udaleko Berdintasun sailak antolatu ditu Emagin elkarteagaz batera. Interesa dutenek andragunea@durango.eus helbidera edo 944657092 telefonora deitu beharko dute. Bi ikastaroak debalde eskainiko dira.