Durango auto klasikoen topagune bihurtuko da barikuan eta zapatuan

Joseba Derteano 2019ko ira. 25a, 13:15
(Argazkia: www.clasicosdurango.com/)

Clasicos Durango-k antolatutako rallyak 19. aldia egingo du aurten.

Euskal Herritik zein estatu osotik (Valentzia, Madrid, Salamanca…) etorritako auto gidariak batuko dira Landako Gunean. Rallya bi etapatan banatuko da: barikuan, 20:00etatik aurrera, Bizkaiko kostaldetik ibiliko dira. Zapatuan 10:00etan hasiko da bigarren etapa eta Arabako Errioxa ingururantz joango dira. Landako Gunera itzultzean sari banaketa egingo dute eta luntxa egongo da bertaratzen direnentzat.

Rally horretan 25 urtetik gorako autoek parte hartu dezakete. Rally mota honek berezitasun bi ditu: autoen bataz besteko abiadura ezin da 50 kilometro ordukoa baino handiagoa izan eta parte-hartzaileek ez dute ibilbidea ezagutzen. Etapen hasieran mapa batzuk ematen dizkiete eta haiek interpretatu behar dituzte nondik joan jakiteko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!