Tabirako-Baquék Euskal Kopako azken fasea jokatuko du Arrasaten

Joseba Derteano 2019ko ira. 26a, 09:09

Baskonia taldearen aurka jokatuko du finalerdia, zapatuan.

Talde bien arteko partidua 18:00etan hasiko da, Arrasateko Iturripe kiroldegian. Ondoren, 20:00etan, Santurtzik eta Mondragon Unibertsitateak jokatuko dute bigarren finalerdia.

Hirugarren eta laugarren posturako partidua zein finala domeka arratsaldean izango dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!