DRT-ko emakumeen taldeak 30 urte bete ditu eta jokalari ohien partiduarekin ospatu dute

Joseba Derteano 2019ko ira. 23a, 10:33

Emakumeen taldeko jokalari ohien irudia (Argazkia: Luis Iturrioz)

Belaunaldi desberdinetako 40 bat jokalari batu ziren zapatuan Arripausuetan.

Iratxe Azpitartek, Virginia Sagarduyk eta Nerea Lasak, besteak beste, egindako antolakuntza lanari esker belaunaldi desberdinetako jokalariak batu ziren Arripausuetan eta beteranoen partidu bat jokatu zuten. “Belaunaldi gehienetako jokalariak batu ziren”, gogoratu du Ines Etxegibel jokalari ohiak. “Oso polita izan zen denok elkartzea eta aspaldiko kontuak gogoratzea”, adierazi du.

Argazkia: Luis Iturrioz

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!