Gaur arratsaldean irekiko ditu ateak José Manauten 'Kartzela eta erbestea' erakusketak

Aritz Maldonado 2019ko ira. 19a, 12:10

Durangon urtebetez erbesteraturik egon zen artista valentziarraren marrazkiak, dokumentuak, oleoak eta pintorearen paleta ere egongo dira ikusgai urriaren 27a arte. 19:00etan izango da inaugurazio ekitaldia, eta Felix Arkarazo aktoreak Manautek Durangon idatzitako egitarauaren irakurketa egingo du.

"Obra grafiko garrantzitsua da Manautek kartzelan bildutakoa, frankismoan espetxeetan nola bizi zen agertzen da bertan, eta hori ikusi ahal izatea itzela da" azaldu du Garazi Arrizabalaga Durangoko Arte eta Historia museoko zuzendariak. Ane Abanzabalegi Astarloa kulturgintzako presidentearen berbetan ere "ohore" bat da Manauten 'Kartzela eta erbestea Durangon' erakusketa museoan ikusgai edukitzea. "".

Bestalde, urriko eguaztenetarako "bisita gidatu azkarrak" antolatu dituzte museoan. Urriaren 2an, 9an eta 23an izango dira Manauten lana hobeto ezagutzeko 30 minutuko bisita hauek. 

Erakusketa 1970ean ere

1970.eko urrian José Manauten lanegaz erakusketa egon zen Ezkurdiko udal aretoan; valentziarrak erbestean egon zen garaian margozturiko lanetako batzuk egon ziren ikusgai bertan. Ordurako gaixorik zegoen artista valentziarra, eta bertaratu ez zen arren, antolatzaileentzako eta durangarrentzako esker oneko gutuna idatzi zuen. Durangon igarotako egunak "zailak" izan zirela esan arren, Durangorekiko zuen estimua argi utzi zuen gutunean: "Niretzat Durango bigarren aberri txiki bat bihurtu da".

José Manaut 1971ko urtarrilean hil zen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!