Trafiko istripuen ondorioei buruz gogoeta egin dute Durangoko ikasleek

Ekaitz Herrera 2019ko ira. 19a, 11:48

Suhiltzaile, ertzain, udaltzain ala istripuagatik elbarri gelditutako herritarra. Guztien testigantzak gerturatu dizkiete Durangoko ikasleei, trafiko istripuek izan ditzaketen ondorioei buruz gogoeta egitera bultzatzeko. Mugikortasun astearen baitan 'Don't be dummy, Zuk ez duzu ordezkorik' gogoeta saioa antolatu dute eta 15-20 urte bitarteko ikasleek parte hartu dute bertan aste osoan zehar.

Bideo proiekzioak eta istripuek eragindako alde guztien hitzaldiak tartekatu dira jardunaldietan. Aho bizarrik barik erakutsi dituzte istripuen ondorio gordinak. Rosa Trinidad STOP Accidentes elkarteko bozeramailea ere bertan izan da gogoeta saioa jarraitzen. "Argi dut mezua iritsi, iristen zaiela gazteei. Irudi oso gogorrak dira, bizimoduan tragediak ere badaudela erakusten dute. Gainera, istripuak eragindako alde guztien ahotsa ikusarazten da". Durangoko 7 ikastetxek hartu dute parte bertan.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!