Jubilatuen eta pentsiodunen plataformak jaurtiko du San Fausto jaietako txupina

Ekaitz Herrera 2019ko ira. 19a, 13:43

Zabalarra eskolako umeek jaurtiko dute txupin txikia, June Leturiagak eta Luken Totorikaguenak. Programazio osoa, behean dago ikusgai.

San Fausto jaietako egitaraua aurkeztu du Durangoko Udalak.Txupina botatzeko ardura jubilatuen eta pentsiodunen plataformak izango duela iragarri dute. Egitarauari dagokionez, 200 ekitalditik gora antolatuko dituzte. Nobedadeen artean, talent show-a, erreka garbiketa, arrantza txapelketa eta nagusiendako crossfit puzgarri handia nabarmendu dituzte. Auzoetako elkarlana ere nabarmendu dute antolatzaileek.

 

Barikua 4

19:30 – 22:00 “Jango Dot Errotari” perretxikoz egindako I. Pintxo lehiaketaren hasiera.

 

Zapatua 5

08:00   Perretxikoen bilketa. Irteera Ezkurditik. Antolatzailea: Errotari Elkarte Mikologikoa.

09:00-14:00    IX. Durangoko Azoka ekologikoa Andra Marian. Antolatzailea: Marisatsa elkartea.

09:00   SAPUBIKE bizikleta martxa Tabiratik. Antolatzailea: Club Sapubike. Informazio gehiago: www.durangomtb.com

12:00-15:30 “Jango Dot Errotari” I. Pintxo lehiaketa.

17:00   XXV. Larrasoloetako lagunarteko xake txapelketa federatuentzat Andra Mariako elizpean.

Antolatzailea: Larrasoloeta Xake Taldea.

17:00   Umeentzako atletismoa Ezkurdin: kuadrillen arteko jolasak (sokatira, txokor batzea, erreleboak). Izen-ematea: durangokiroltaldea@gmail.com. Antolatzailea: Durango Kirol Taldea.

18:00  XXXVI. San Fausto zesta punta txapelketa Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan. Antolatzaileak: Ezkurdi Jai Alai Zesta Punta Eskola eta Peña Ezkurdi.

19:00   Gizonezkoen saskibaloi partidua Landako kiroldegian: TABIRAKO BAQUÉ – AC1+ PIÉLAGOS (Kantabria).

19:00-22:00 “Jango Dot Errotari” I. Pintxo lehiaketa.

 

Domeka 6

08:00   51. Durangaldeko gailurrak (federatuentzat). Irteera Goienkaletik. Antolatzailea: Alpino Tabira Mendizale Taldea.

10:30   Durangoko XIV. Duatloi herrikoia Santa Anatik. Informazio gehiago: www.mugarratt.com. Antolatzailea: Mugarra Triatloi Taldea.

11:00-15:30 “Jango Dot Errotari” I. Pintxo lehiaketa.

11:00   XXI. Mikologia erakusketaren edizioa, XX. Argazki mikologikoen lehiaketa eta perretxikoak sailkatzeko 16 urtetik beherakoentzako XX. Lehiaketa, Landako Gunean. Antolatzailea: Errotari Mikologia Elkartea.

12:00  XXXVI. San Fausto zesta punta txapelketa Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan. Antolatzaileak: Ezkurdi Jai Alai Zesta Punta Eskola eta Peña Ezkurdi.

14:00   “Jango Dot Errotari” I. Pintxo lehiaketaren sari banaketaLandako Gunean.

 

Astelehena 7

Mus, tute, briska, igel, billar eta ping-pong txapelketen hasiera nagusientzat. Izen ematea doan izango da, urriaren 1etik 5era arte, adinekoentzat udal egoitzako kafetegian. Plazak zozketa bidez emango dira urriaren 6an. Laguntzailea: Cafés Baqué.

 

Barikua 11  (Txupinazioa eta jaien hasiera)

VII. Argazki lehiaketaren hasiera. Argazkiak aurkezteko epea urriaren 21ean, 24:00ak arte, f.stop.durango@gmail.comemailera bidaliz. Informazio gehiago: www.f-stopdurango.org Antolatzailea: F-Stop Durangoko Argazki Taldea.

19:00   Patxikotxuri ongi etorria San Fausto auzoan. Ondoren koadrilen jaitsiera udaletxeko plazaraino SUGARRI fanfarrea eta buruhandiekin.

20:00   Txupinazoaudaletxeko plazan. 2019ko txupineroa: “Durangoko jubilatuen eta pentsiodunen plataforma”. Gora San Faustoak!

20:00   Nesken saskibaloi partidua Landako Kiroldegian: TABIRAKO BAQUÉ – UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU.

20:30   Kalejira udaletxeko plazatik txosnagunera. Antolatzailea: Txosna Batzordea.

20:30   Kontzertua Andra Marian. Zatoz XX. hamarkadako Mississippi eta New Orleansera GHOST NUMBER & HIS TIPSY GYPSIES taldearekin, swinga, calypsoa, countrya eta ondo pasatzeko gogoa.

21:00   Txupinazoa ERNAI-ren eskutik txosnagunean.

22:00   Musika ibiltaria ROCKALEAN taldearekin alde zaharretik.

22:30   Kontzertua txosnagunean: DESORDEN, TRIBADE eta ADRENALIZED.

23:30   Manifestazioa Durangoko Autodefentsa Feminista Asanblada (DAFA)-k deituta Andra Mariako elizpetik. Antolatzailea: Txosna Batzordea.

 

Zapatua 12   (Umeen eguna)

7:00     Diana txistulariekin.

7:30     Zezenak Dira dultzaineroekin.

Durango Rugby Taldearen eguna. Mozorroa: GALIARREN HERRIXKA.

08:00 Sukalki txapelketa Landako Gunean. Laguntzaileak: Hiper Eroski Abadiño eta Cafés Baqué. Izen ematea eta informazioa Pinondo Etxean irailaren 23tik aurrera, plazak bete arte.

10:30   Esku pilota txapelketa San Fausto pilotalekuan.Antolatzailea: Durango Pilotazale Elkartea.

11:00–13:00   Zumba family Ezkurdin. Antolatzailea: Durango Kirolak.

11:00–13:00 Xake txapelketa umeentzat Andra Marian. Aldibereko partidak eta itsuan. Antolatzailea: Larrasoloeta Xake Taldea.

11:00-13:00 Haurrentzako tailerrak Ezkurdin. (Euria bada, Nevers ikastetxean). Antolatzailea: Iñurri Eskaut Taldea.

11:00–14:00 Haur parkea Ezkurdin. (Euria bada, Nevers ikastetxean).

11:00–14:00 Jumping, puzgarriak eta jolasaktren geltokiaren gaineko plazan.(Euria bada, San Antonio ikastetxean).

11:30   BEGI ARGIAK abesbatzak emanaldia eskainiko du J.M. Barandiaran egoitzan.

12:00-13:00    Durango Irratian lehiaketa (107.8 FM). Gaia: San Fausto Jaiak. Sarien zozketa. 94 621 56 07 edo 94 621 55 99 zenbakietara deitu eta parte hartu.

12:00   Oilasko errearen dastaketa Andra Marian. Antolatzailea: Txosna Batzordea.

12:00   Kalejira txistulariekin.

12:00   Kalejira LA SENDA DEL BARRITAR alde zaharretik.

12:00   Patxikotxuren kalejira ZABALARRA ESKOLArekin Ezkurditik udaletxeraino eta ohorezko aurreskua.

12:30   Txupinazo txikia ZABALARRA ESKOLAren eskutik udaletxe plazan.

13:00   Bilbainadak LOS CHIMBEROS taldearekin (80. Urteurrena) Andra Mariako elizpean.

13:30   BEGI ARGIAK abesbatzarekin kalejira alde zaharretik.

14:00   Gazte eguneko bazkaria txosnagunean.

16:00   Motoziklismoko pilotuen eta Supermotoen erakustaldia San Fausto auzoan (Pilotuen adina: 5 - 12 urte).

16:00–19:00 Jumping, puzgarriak eta jolasak tren geltoki gaineko plazan. (Euria bada, San Antonio ikastetxean).

16:30 Musika animazioa AICE DJarekin Landako Gunean

16:45   Futbol partida Tabiran: CULTURAL DE DURANGO – SANTUTXU.

17:00   Tortilla txapelketa San Fausto auzoan. Parte-hartzaileei 2 kg. patata eta arrautzak emango zaizkie. Antolatzailea: Gure San Fausto Berria.

17:00   Pertsonen erreskate txakur taldearen erakustaldia “UCAS DE ARRATE” elkartearekin Landako Guneko parkean. (Euria bada, Nevers ikastetxean).

17:30   Kale antzerkia “El viaje ulterior”. Coperniko Kapitainak eta bere denbora-makinak geldialdia egingo dute Durangon. Prest zaude Ezkurditik Santa Anara bidean laguntzeko? Dragosaurioak, akrobatak, trikitixa eta sorpresak!

17:30   Koadrilen arteko grand prixa: bigantxekin eta bigantxarik gabeko jokoak zezen plazan. Sariak irabazleentzat. Izen ematea Pinondo Etxean. Ondoren, bigantxak. Sarrera: 3 €. Antolatzailea: Manzarbeitia Ganadutegia.

18:00   Kantu jira alde zaharretik: BENTAZAHARREKO MUTIKO ALAIAK.

19:00   3. mailako areto futbol partiduaLandako kiroldegian: CD SASIKOA DURANGO – SCORPIO ALKIDEBA.

19:00   Gangar proba (rap musika-freestyle) Madalena auzoan. Antolatzailea: Auzo Alai elkartea (Madalena).

20:30   Festa-pote San Fausto auzotik. Antolatzailea: Gure San Fausto Berria.

21:00   Zezensuzkoa Ezkurdin.

22:00   Kontzertua: REVOLTA PERMANENT Andra Marian.

22:00   Disko dantza San Fausto auzoan.

22:30   Kontzertua txosnagunean: DUPLA eta DJ TXEFA.

23:00   “LOS 40 SESSIONS – DURANGO GAUA” RAMSÉS LÓPEZ DJ-arekin Ezkurdin.

 

Domeka 13 (San Fausto eguna)

7:00     Diana txistulariekin.

7:30     Zezenak Dira dultzaineroekin.

09:00   San Fausto XXX. Calva txapelketa Murueta Torren. Antolatzailea: Centro Palentino Castellano Leonés - Peña Calvera.

10:00   Haurrentzako arrantza txapelketa Pinondon eta San Agustinen. Antolatzailea: Sociedad de caza y pesca.

10:00-14:00    Beatbox, breakdance, parkour, skate eta surfskate tailerrak Madalenosten. (Eguraldi txarrarekin, San Antonio ikastetxean).

10:30   EIXU artisau azoka txosnagunean.

11:00   Meza nagusia San Fausto elizan.

11:00   “Buru eta bihotz” jolas librerako gunea txosnagunean.

11:00-14:00 Txu-txu trenaLandako Gunean.

11:00-14:00  Poniak eta zaldiakLandako Guneko parkean. Centro Hípico Dukiena.

11:00   Paella txapelketa San Fausto auzoan. Parte-hartzaileei arroza (2 kilo) emango zaie. Izen-ematea: 11:00etatik aurrera. Sari banaketa 14:00etan. Antolatzailea: Gure San Fausto Berria.

11:30   Bizikletaren jaia:

- Ibilbidea bidegorritik familia osoarentzat (5-9 bitarteko neska-mutilekin).

- Mountain Bike ibilbidea(10-14 bitarteko neska-mutilentzat).

Irteera Santa Anatik.

Bizikleta eta kaskoa eraman behar da. Parte-hartzaileen artean sariak zozketatuko dira.

Antolatzailea: Durangoko Txirrindulari Elkartea. (Euria bada, ez da egingo).

11:30   Erraldoiak eta buruhandiak alde zaharretik.

12:00-13:00    Durango Irratian lehiaketa (107.8 FM). Gaia: San Fausto Jaiak. Sarien zozketa. 94 621 56 07 edo  94 621 55 99 zenbakietara deitu eta parte hartu.

12:00   Ping-pong txapelketa eta 3*3 saskibaloi txapelketa San Ignazio parkean. Antolatzailea: Auzo Alai elkartea (Madalena).

12:00   Paella txapelketa txosnagunean (13:30ean sari banaketa). Bitartean “Salda badago”: salda trukaketa jardunaldi feministei begira.

12:00   Kalejira txistulariekin.

12:30   Txalaparta, ohorezko aurreskua eta artopilen banaketa udaletxeko plazan.

Ondoren, DURANGOKO DANTZARIAK. (Euria bada, Andra Mariako elizpean).

12:40   Arte martzialen kalejira eta erakustaldia alde zaharretik. Antolatzailea: Club Deportivo Wado Kan Karate-Ninjutsu.

13:30   “EGUNDO I” taldearekin kalez kale kantuan alde zaharrean.

16:00   Poniak San Fausto auzoan.

16:00-19:00 Txu-txu trenaLandako Gunean.

16:00   Kontzertua txosnagunean: MY BASTARD FRIEND.

17:00   Mañaria errekaren jaitsiera Tabiratik hasita. Antolatzailea: Txosna Batzordea.

17:00   Haurrentzako bits jaia Murueta Torre auzoan. Antolatzailea: Murueta Torreko Auzo Elkartea.

17:30   Txokolatada eta haurrentzako jolasak San Fausto auzoan. Antolatzailea: Gure San Fausto Berria.

17:30   Haurrentzako dantzaldi-ikuskizuna “Gora Kasete!” EIDABE taldearekin Andra Marian. Izeko Margarita martxosoari bere neurriko opari polit bat egin gura diogu: bere kanta maitatuenez osotutako kasetea. Dantza eta martxa adin guztietarako!

17:30   Errekortadoreen txapelketa nagusia zekorrekin zezen plazan. Ondoren bigantxak. Sarrera: 5 €. Antolatzailea: Manzarbeitia Ganadutegia.

18:00   Senegaleko erritmoak M´LOMP elkartearekin Andra Mariatik hasita.

18:00  XXXVI. San Fausto zesta punta txapelketa (finalerdiak) Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan. Antolatzaileak: Ezkurdi Jai Alai Zesta Punta Eskola eta Peña Ezkurdi.

18:30   Erromeria LUHARTZ taldearekin Ezkurdin.

20:00   “In Situ” dantza bertikal saioa Santa Anako kanpandorretik, LA GLO konpainiaren eskutik.

20:00   Kontzertua txosnagunean: MICE, GANORABAKUEK, MOCKERS eta GORA ETORRI.

21:00   Zezensuzkoa Ezkurdi plazan.

22:00   Dantzaldia San Fausto auzoan. Antolatzailea: Gure San Fausto Berria.

22:00   Erromeria LUHARTZ taldearekin Ezkurdin.

 

Astelehena 14                   

7:00     Diana txistulariekin.

7:30     Zezenak Dira dultzaineroekin.

10:00-13:00 San Fausto XLVI. haur marrazki lehiaketa San Fausto auzoan. Izen-ematea: 10:00-12:00. Adina: 6 urtetik 17ra. Antolatzailea: Centro Social San Fausto.

11:00–14:00 Haur parkea Ezkurdin. (Euria bada, San Antonio ikastetxean).

11:00–14:00 Puzgarriak, ohe elastikoak eta haurrentzako jolasak tren geltoki gaineko plazan. (Euria bada, Landako Gunean).

11:30   Ipuin kontalariak ingelesez 3-8 urte bitarteko umeentzat Ezkurdin. Antolatzailea: Kids&Us.

12:00   Kalejira txistulariekin.

12:30   “Yijaaa” kale antzerkia Ezkurdin. Aristides Smithek eta Sasha Cannolik historiako lehen jauzia egin gura dute, euren izena historia unibertsalak jaso dezan. Asmakizunak, musika eta klowna familia osoarentzat.

14:00   Nagusientzako bazkaria Landako Gunean orkestrak girotua.

16:00–19:00 Haur parkea Ezkurdin. (Euria bada, San Antonio ikastetxean).

16:00–19:00 Puzgarriak, ohe elastikoak eta haurrentzako jolasak tren geltoki gaineko plazan. (Euria bada, Landako gunean).

18:00   Futboleko mundialito eta briska txapelketa San Fausto auzoan.

18:30   “Al otro lado” kale antzerkia ZANGUANGO konpainiarekin Askatasun Etorbidean (Herria tabernaren inguruan). Antzoki bateko bi aretozain kalean gora eta behera dabiltza teloi mugikor batekin. Baina, non ote dago fikzioa, teloiaren alde honetan edo horretan? Umore garratza, konprometitua, kritikoa eta originala. (Euria bada, ez da egingo).

19:30   Musika a capella DEMODE QUARTET taldearekin Andra Marian “Demode en concierto” ikuskizunarekin.

 

Eguaztena 16

09:30   Bi makilekin oinez nagusientzako. Durangotik ibilaldia. Irteera: Kurutziagako iturrian.Aukeratzeko 3 ibilbide: 5,3 km, 6,5 km eta 8,5 km. Nagusien Udal Saila. Bimakilakin taldea.Laguntzailea: Bizidun Nagusien Elkartea.

20:00   VI. Durango Uriko areto futbol saria Landako kiroldegian: CD SASIKOA – KUKUYAGA F.C.

 

Barikua 18

09:00  “Ezagutu Durango eta bere ingurua” nagusientzako mendi ibilaldia.

Irteera udaletxe plazatik. Obilbidea: Durangoko Udaletxe plaza, Zuhatzola parkea, Okaranza, Santikurutz bidetik Izurtzarantz, Santo Tomas ermita, Ortuzar, Santa Ageda, Mendigana, Bitaño, Sanrokeburu, Nagusien udal egoitza. 11,5 km. 3 ½ ordu.

            Antolatzailea: Bizidun Nagusien Elkartea.  

17:00   GURUTZE GORRIAren ate irekien jardunaldiak Ezkurdin. Simulazioa 19:00etan.

            (Euria bada, San Antonio Ikastetxean).

18:00   “Back2 Classics” ohe elastikodun ikuskizuna Aurora Abasolo parkean. (Eguraldi txarrarekin, Nevers ikastetxean). Bizirik dagoen ohe elastiko horrek gorriak ikusaraziko dizkio gure akrobatari. Txunditu eta barre egin gura baduzu, erdu!

18:00   Tortilla txapelketa txosnagunean. 20:00etan sari banaketa.

18:00   Serigrafia tailerra txosnagunean.

18:00   Nesken gomazko paleta MPB zirkuitua 2019 partidak, San Faustoko pilotalekuan.

19:30   Kalejira BATUKANDRArekin alde zaharretik.

Antolatzaileak: Berdintasunerako Batzordea eta Kontseilua.

20:00   Ekialdeko dantzen erakustaldia KHUZAYMA elkartearekin Andra Marian.

21:00   I. Talent Show Lehiaketa. Utzi lotsa etxean eta erakutsi zure abilezia ezkutuak Ezkurdiko eskenatokian (magia, dantza, alpargata jaurtiketa,… eta bururatzen zaizuna).

21:00   Musika animazioa SUGARRI fanfarriarekin alde zaharretik.

            Antolatzailea: Alde Zaharreko Tabernariak.

22:00   “Jamming tour” inprobisazio saioa. 4 inprobisatzaile Andra Mariako oholtzan publikoak proposatutako esaldiekin jolasten. Helduentzako umore saio gazteleraz, JAMMING konpainiaren eskutik.

22:30   Bertsolariak San Agustin Kultur Gunean: Onintza Enbeita, Amets Arzallus, Unai Iturriaga, Unai Agirre, Amaia Agirre eta Gorka Pagonabarraga. Gai-jartzailea: Igor Elortza.

Gonbidapen zenbakituak Arte eta Historia Museoko leihatilan, urriaren3tikaurrera eta leku guztiak bete arte.

22:30   Kontzertua txosnetan: AZKEN SUSTRAIAK, LIHER, IRA eta KLAG KLUB.

 

Zapatua 19 (Mozorro eguna)

7:00     Diana txistulariekin.

7:30     Zezenak Dira dultzaineroekin.

11:00  Nekazaritza azoka Ezkurdin.

11:00   Xake txapelketa federatu eta federatu gabeentzat Ezkurdin.

Izen-ematea txapelketa hasi baino ordu erdi lehenago. 

Antolatzailea: Larrasoloeta Xake Taldea.             

11:00   Astronomia eskulan tailerrak Ezkurdin.

(Euria bada, Plateruen plazan).

            Antolatzailea: Izarra Astronomia Elkartea.

11:00   Umeentzako tailerrak Andra Marian: ileapaindegi zoroa, makilajea, paperezko txano tailerra, gorbata tailerra… 4 esperientzia familian gozatzeko.

12:00   Eskubaloi partidua Landako kiroldegian: IBAIZABAL – LLODIO (gazte maila). Antolatzailea: Club Ibaizabal Durango.   

12:00   Kalejira txistulariekin.

12:00   Kalejira trikitilariekin TXIRI TXIRI taldearen eskutik.

12:00   Patata tortillaren XII. txapelketa Landako Gunean.

Laguntzaileak: Dendak Bai, Cafés Baqué eta bapobapo.com (etxera eramateko janaria on line).

Mailak: 15 urtetik beherakoak / 16 urtetik gorakoak.

Izen-ematea eta informazioa: Pinondo Etxean urriaren 1etik aurrera, plazak bete arte.

12:00-14:00    XAIBOR haurrentzako berbena Landako Guneko parkean. (Euria bada, San Antonio ikastetxean).

14:30   Elkartasun bazkaria txosnagunean.

16:00   “Ez da kasualitatea” bertso saio musikatua txosnagunean.

16:00-20:00 Helduentzako crossfit zirkuito puzgarri erraldoia tren geltoki gaineko plazan (16 urtetik aurrera). (Euria bada, ez da egingo).

17:00   Rugby partidua Arripausuetan. DURANGO NISSAN GAURSA RT – ELORRIO RT.

17:00   Animazioa trikitixarekin pertsona nagusien egoitzetatik.

17:30   Bigantxak eta poniak zezen plazan. Sarrera: 3 €. Antolatzailea: Manzarbeitia Ganadutegia.

18:00   XXXVI. San Fausto zesta punta txapelketaren finalak Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan.

Antolatzaileak: Ezkurdi Jai Alai Zesta Punta Eskola eta Peña Ezkurdi.

18:00  “Street Sansomendi” dantza ikuskizun-tailerra txosnagunean.

18:30   Taldekako mozorro desfilea Madalenatik Andra Mariaraino. Bukaeran sari zozketa.

Izen-ematea: urriaren 1etik 17ra Pinondo Etxean. Laguntzailea: Dendak Bai.

            (Euria bada, Andra Marian).

18:30   Kalejira SUGARRI fanfarrearekinMadalenatik.

19:00   Gizonezkoen saskibaloi partidua Landako kiroldegian: TABIRAKO BAQUÉ – GALLOFA (Kantabria).

19:30   Koheteen jaurtiketa eta txokolatada Zuhatzola parkean.

(Euria bada, ez da egingo).

            Antolatzailea: Izarra Astronomia Elkartea.

20:00   Kontzertua txosnetan: TXAPITO GUZMAN ETA IBARRAKO LANGOSTINUEK.

20:00   STRAGOS DJa Andra Marian.

21:00   Zezen suzkoa Ezkurdin.

21:00   Behaketa astronomikoa Zuhatzola parkean.

(Euria bada, ez da egingo).

            Antolatzailea: Izarra Astronomia Elkartea.

21:30  Animazioa alde zaharretik GHANAKO TXARANGArekin.

22:00   PROYECT SHOW DJ Jaia Andra Marian. Bideomapping-a, opariak eta animazioa.

23:00   Kontzertua txosnetan: LUHARTZ.

23:00   NUEVA ALASKA orkestra Ezkurdin.

00:00–03:00 Alkoholemia kontrolaren stand informatiboa txosnagunean.

Antolatzailea: Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Drogamenpekotasunen Prebentziorako Arloa.

 

Domeka 20: (Ingurugiroaren eguna)

7:00     Diana txistulariekin.

7:30     Zezenak Dira dultzaineroekin.

10:00   Mutilen San Fausto VIII. Padel txapelketaren finalak Landako kiroldegian.

            Antolatzailea: Padel Zaleak.

11:00   Mañaria errekaren garbiketa.

11:00   Haur parkea Ezkurdin.

(Euria bada, Landako Gunean).

11:00   Haurrentzako tailerrak Ezkurdin ASEBI elkartearekin (Arantza Bifido eta Hidrocefalia Bizkaia Elkartea). (Euria bada, Landako Gunean).

11:00   Haurrentzako tailerrak Ezkurdin DENBORAREN BANKUAREN eskutik. (Euria bada, Landako Gunean).

11:00   Ohe elastikoak, zezen mekanikoa eta jolasak Landako Gunean.

11:30   Nesken San Fausto VIII. Padel txapelketaren finala Landako kiroldegian.

            Antolatzailea: Padel Zaleak.

11:45   TABIRA MUSIKA BANDAK emanaldia eskainiko du J.M. Barandiaran egoitzan.

12:00   Kalejira txistulariekin.

12:00  Kalejira DURANGOKO ORFEOIArekin alde zaharretik.       

12:00   Poniak eta zaldiakLandako Guneko parkean.

 (Euria bada, ez da egingo).

12:00–14:00 Arku tirorako gunea Landako Guneko parkean.

(Euria bada, Landako Gunean).

12:00   “Trakamatraka” ikuskizuna (kontzertu familiarrak eta tailerrak birziklatutako musika tresnekin) Aurora Abasolo parkean.

TRAKAMATRAKAko lagunekin traste zahar hori musika tresna bihurtzen ikasiko duzu. Berrerabiltzea birziklatzea baino hobea delako. Familia osoarentzat tailerra eta musika saioa.

(Euria bada, Landako Gunean).

12:30   Herri kirolak Ezkurdin. Laguntzailea: Kutxabank.

13:00   Kontzertua TABIRA MUSIKA BANDArekin Andra Mariako elizpean.

13:00   “Durango Uria” XIX. margo lehiaketaren sari banaketa Ezkurdiko erakusketa aretoan.

Antolatzailea: Durangaldeko Artisten Elkartea.

17:00   “Danok dantzara” L´ATELIERekin.Break dance, funky eta hip-hop tailer parte-hartzaileak eta erakustaldiak Ezkurdin.

17:00   PUSKI ETA TXURRUSKI pailazoak txosnagunean.

17:30   IZAR GAZTEA ABESBATZAren kontzertua Andra Marian.

17:30   Errekortarien erakustaldia (jauziak, uztaiak sartzea eta kiebroak) zezen plazan. Ondoren, bigantxak.Sarrera: 5 €.

Antolatzailea: Manzarbeitia Ganadutegia.

18:00   Habanerak, boleroak, merengeak eta cumbiak GRUPO VERACRUZ taldearekin Andra Marian.

18:30   Txokolatada eta Pantxikeri agurra txosnagunean.    

18:30   Kalejira IRULITZA fanfarrearekin alde zaharretik.

19:30   Patxikotxuri eta jaiei agur esateko kalejira udaletxeko plazatik hasita eta tren-kotxera zaharretaraino.

20:00   Jaien bukaera su artifizialekin tren-kotxera zaharretan.

 

Eguena 24

18:00   “La bruja olvidada” hitzaldia Arte eta Historia Museoan.

            Hizlaria: Ander Berrojalbiz (Historialaria eta musikoa).

            Antolatzailea: Bizidun Nagusien Elkartea.

 

Zapatua 26

  1. Durangoko Gau Krosa (Night Urban Race)

19:00   Gau Kros Txikia (Umeentzako lasterketak) Santa Anan.

19:00   Nesken saskibaloi partidua Landako Kiroldegian: TABIRAKO BAQUÉ – CAMPUS PROMETE.

20:00   Gau Krosa Santa Anan. Informazioa: www.durangaldearunning.com Antolatzailea: Durangaldea Arineketan Running Kirol Klub.

20:00   XXIV. Txistu kontzertua Landako Gunean. Antolatzailea: Silboberri Txistu Elkartea.

 

Domeka 27

  1. Umeen euskal jaia

Antolatzaileak: Tronperri Dantza Taldea eta Txoritxu Alai Dantza Taldea.

12:00   Talde guztiak merkatu plazan elkartuko dira eta ondoren kalejira egingo dute.

13:00   VII. Argazki txapelketaren sari banaketa San Agustin Kultur Guneko sarreran.

Antolatzailea: Asociación Fotográfica F-Stop.

17:00   Alardea dantza taldeekin Ezkurdin.

(Euria bada, Landako Gunean).

 

ERAKUSKETAK

ARTE ETA HISTORIA MUSEOA

  • Irailaren 19tik urriaren 28ra: “Kartzela eta erbeste Durangon” José Manaut pintore valentziarraren kartzela garaiko marrazkiak eta Durangoko erbestean margotutako obren erakusketa.

DURANGOKO UDALAREN WEB ORRIAN (www.durango.eus)

  • 2019ko San Fausto Jaien kartel lehiaketan parte hartu duten lanen erakusketa. Urriaren 4tik 20ra.

EZKURDI UDAL ARETOA

  • XIX. “Durango Hiria” lehiaketako margolanen erakusketa. Urriaren 11tik 20ra. Ordutegia: egunero 18:00-20:00. Larunbat, igande eta jai-egunetan 12:00-14:00 eta 18:00-20:00. Antolatzailea: Durangaldeko Artisten Elkartea.
  • Pintura erakusketa. Ane Barraicua. Urriaren 25etik azaroaren 3ra. Ordutegia: egunero 18:00-20:00. Larunbat, igande eta jai-egunetan 12:00-14:00 eta 18:00-20:00. Antolatzailea: Durangaldeko Artisten Elkartea.

SAN AGUSTIN KULTUR GUNEA

  • Argazki lehiaketaren erakusketa.

Urriaren 27tik azaroaren 3ra. Ordutegia: egunero 18:00-20:00. Larunbat eta igandean: 12:00-14:00. Antolatzailea: F-STOP Argazki Elkartea.

 

 

2019ko EUROPAKO ONDAREAREN JARDUNALDIAK

  • FELICIANA, SANTA ANAKO KANPAIA

            Programa:

  1. Santa Anako kanpaiaren fabrikazioa eta 2009. urtean Santa Anako indusketetan aurkitutako elementuen inguruko hitzaldia
  2. Kanpai deiak
  3. Kanpandorrera bisitak

Egunak: Urriaren 19, 20, 26 eta 27an.

Ordua: 11:00 - 14:00

Erreserba: 94 603 39 38 (doan)

Tokia: Turismo Bulegoa (Kurutzesantu Museoa).

Antolatzailea: Durangoko Turismo Bulegoa.

 

ALKOHOLEMIA KONTROLAREN STAND INFORMATIBOA

Urriaren 19ko gaua, gauerditik goizaldeko 03:00etara.

Tokia: Landako Guneko plaza (Txosnagunean).

Antolatzailea: Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Drogamenpekotasunen Prebentziorako Arloa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!