"Durango denontzat" kartela izango da aurtengo San Faustoetako irudia

Ekaitz Herrera 2019ko ira. 16a, 09:35

Mikel Gabiola lekeitiarrak irabazi du aurtengo San Faustoetako kartel lehiaketa "Durango denontzat" lanarekin. Horixe izango da aurtengo jaiak iragarriko dituen irudia. Zazpi lan ailegatu ziren kartel lehiaketako finalera eta durangarrek horien artean aukeratu dute irabazlea. 499 herritarrek bozkatu dute guztira, eta horietatik 269k eman dute bozka Gabiolaren lanaren alde.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!