Desagertuta egondako gaztea Durangora bueltatu da eta onik dago

Anboto 2019ko ira. 15a, 11:03

Joan den irailaren 8tik desagertuta egon den gazte Durangarra onik dago eta familiarengana bueltatu da. “Bart iritsi da Londrestik hona, gaueko 23:00ak aldera. Gugana etorri da eta onik dago”, azaldu die  familiako iturriek ANBOTOri. Laguntza eskaini duten norbanako guztiak eskertu gura izan dituzte familiak eta lagunek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!