Euskal Herriko ekoizpenek pisu handia izango dute ikasturte hasierako programazioan, izan ere, Arantza Arrazola San Agustin Kulturguneko programatzailearen arabera ekoizpen hauek duten maila "itzela" da: "Familia osoarentzako, zein helduentzako ekoizpenetan, Euskal Herrian dugun maila gorena da. Adibidez, iaz Espainiako Arte Eszenikoen saria jaso zuen Marie de Jongh eta aurten MAX saria jaso duen Kukai konpainiek ikuskizunak eskainiko dituzte".
Ikasturtea hasteko, Paraiso antzerki taldeak 'Xokolat' ikuskizuna eskainiko du irailaren 22an. Ikuskizun horretarako zein gainontzekoetarako sarrerak salgai daude kulturgunean.