'Escape room' bat eta bizikleta zein skateak konpontzeko tailerrak dira aurtengo Mugikortasun astearen berrikuntzak

Ekaitz Herrera 2019ko ira. 11a, 09:00

Irailaren 16tik 22ra bitartean Mugikortasun astea egingo da Durangon, "garraiobide jasangarriak bultzatzeko" eta "aldaketa positiboak" sortzeko. Adin guztiei zuzendutako egitaraua prestatu du udalak, Berdeago plataformaren eta STOP Accidentes Euskadi elkarteagaz elkarlanean. Janaria etxera bizikletan eramaten dutenentzako kanpaina bat ere egongo dela iragarri dute.

Bide segurtasunari lotutako kontzientziazioa eta hiriko garraioetan mugikortasun garbia sustatzea dira aurtengo Mugikortasun astearen oinarri nagusiak. Irailaren 16tik 22ra egingo da eta aurkeztu dute egitaraua. Besteak beste, bide segurtasunari buruzko tailerrak egingo dituzte eskoletan, bideo proiekzioak egingo dituzte Zugaza zinemaren barnealdean eta kanpoaldean, eta janaria etxera bizikletaz eramaten dutenentzako kanpaina bat ere badago aurreikusia.

Egunik potoloena zapatua izango dela adierazi dute, irailaren 21a. Spinning maratoia, puzgarriak edo bizikletaz zein irristailuekin egiteko ibilbideak jarriko dira egun horretan. Mugikortasun astea Durangoko udalak antolatu du Berdeago plataformarekin eta STOP Accidentes Euskadi elkartearekin batera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!