Martxan da Sanfaustoak iragarriko dituen kartela aukeratzeko bozketa

Ekaitz Herrera 2019ko ira. 7a, 10:15
Zazpi kartel finalistak

7 dira kartel lehiaketako finalistak eta horien artean bakarra aukeratu beharko dute Durangoko herritarrek udalaren webgunean botoa emanda.

Bozketa martxan da. Botoa emateko bi bide daude. Internet bidez udalaren web orrian eman daiteke bozka, eta baita modu presentzialean ere, Landako 1 kiroldegiko sarreran. Irailaren 12an amaituko da bozketa eta une horretan jakingo da, zein kartelek iragarriko dituen Sanfaustoak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!