Durangaldeko sortzaileek, bestalde, Gerediaga elkartearen erakusmahaiean erakutsi ahalko dituzte beraien sorkuntzak.
Bigarren urtez, Sormen Beka eskainiko dute Gerediaga elkarteak eta Durangoko Udalak. Proposamenak aurkezteko epea irailaren 21ean itxiko da. 15.000 euroko laguntza jasoko du proiektuak.
Zuzeneko aurkezpenak
Azken urteetan bezala, sortzaileek azokako gune desberdinetan zuzenean aurkeztu ahalko dituzte beraien lanak. Irailaren 16tik urriaren 14ra bitartean eman ahalko dute izena.
Durangoko Azokaren aurtengo edizioa abenduaren 5etik 8ra izango da.