Arrizabalagaren berbetan, luxua da eskualdean horrelako erakusketa bat edukitzea. "Horrelako erakusketak ikusteko, hiriburuetara jo behar izaten da", esan du. Guztira, 36 obra biltzen ditu erakusketak: Cervantesen On Kixote lanerako ilustratutako grabatuak; Gala eta maitasuna protagonista dituzten irudiak; eta inkontzienteagaz lotura duten grabatuak, besteak beste.
Erakusketa ez ezik, bisita gidatuak eta tailerrak ere egin dituzte Daliren obra dela eta. Hauek izan duten harreragaz ere gustura agertu da museoko zuzendaria, jende askok parte hartu baitu.
Manaut elkarlanean
Irailaren 19tik aurrera, Josep Manaut valentziarraren margoekin erakusketa bat egingo dute museoan. Arrizabalagaren esanetan, Manauten obrak dituztenek museoan erakutsi ditzakete. "Modu honetan, jendeak erakusketan parte hartzea gustatuko litzaidake", adierazi du. Horretarako interesa duenak museoan bertan galdetu dezake nola egin.