Edukiontzien kokapen berrien inguruko dudak argitzeko herri batzarra deitu du Durangoko Udalak

Joseba Derteano 2019ko ira. 5a, 11:48

Irailaren 11n, 19:00etan, izango da, Durangoko elkartegian.

Abuztuan Durangoko edukiontzien kokapenak aldatu dira. Udalak ohar batean informatu duenez, epe horretan egitea zehazten zuen apirilean indarrean sartu zen kale garbiketa eta zabor bilketa kontratuko agendak. Aldaketa horiek "kexak" eragin dituzte "gune zehatz batzuetan", udaleko gobernu taldeak onartu duenez. Horregatik, gai horren gaineko ekarpenak jaso eta zalantzak argitzeko, herri batzar baterako deia egin dute datorren asteko eguaztenean. Denen arteko "hausnarketa kolektibo" bat egitea da helburua.

Herri batzarrera joaterik ez dutenek helbide elektroniko bidez egin ditzakete ekarpenak: bulegoteknikoa@durango.eus.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!