Auto batek su hartu du goizaldean Askatasun Etorbideko garaje batean

Anboto 2019ko ira. 5a, 08:09

Sutea goizaldean piztu da, 01:15ean. Bizilagun batzuk desalojatu egin dituzte.

Ertzaintzak azaldu duenez, Askatasun Etorbideko 11-15. zenbakia duten atarietako garaje komunitarioetan aparkatuta zegoen Peugeot 406 markako auto batek su hartu. Ondorioz, Zabale kaleko lehenengo atariko eta Askatasun Etorbideko 15. atariko bizilagunak ordu betez desalojatu behar izan dituzte. Sutearen ondorioz ez da inor zauritu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!