Durangoko Fashion Gauerako modeloak aukeratzeko castinga egingo dute

Maialen Zuazubiskar 2019ko abu. 28a, 12:46

Castinga irailaren 4an, eguaztena, izango da, Udal Euskaltegiko Berbagunean, 17:00etan.

Dendak Bai merkatarien elkarteak "izaera parte-hartzailea" izango duen casting bat egingo du irailaren 27ko Durango Fashion Gaua desfilearen laugarren edizioan parte hartuko duten modeloak aukeratzeko. Desfile horretan Durangoko saltokiek 2019ko udazken-negu denboraldirako proposamenak aurkeztuko dituzte.

Modelo profesionala izan nahi duzu egun batez? leloagaz, ekimena 16 urtetik gorako herritar guztiei zuzenduta dagoela azaldu dute, "gizonak eta emakumeak, neurri guztietakoak". Ekintzaren helburua herriko merkataritzari nabaritasuna ematea da, hiritarrak ere horren partaide eginez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!