Bederatzi abestik osatzen dute diskoa, eta bertan pop eta punk doinuak nahastuko dituzte, besteak beste. Sevillan (Espainia) grabatu dute diskoa, Raul Perezegaz (Niño de Elche, Biznaga, Pony Bravo...). Irailaren 7an Madriden aurkeztuko dute, Pleens taldearekin batera.
Aurrerapen bezala, 'Fiera' abestiaren bideoa publikatu dute.
Bikoteak ez du atsedenik hartu 2019an, izan ere, otsailean 80/B EPa kaleratu zuten, eta ordutik 35 kontzertu baino gehiago eskaini dituzte.
Diskoaren azala Ariadna Schneider ilustratzaileak egin du.