Lau antzerki taldek parte hartuko dute kultur ekitaldian: Atara Zarata durangarrek 'Versatil' lana aurkeztuko dute, lehenengoz; Los Igancios bilbotarrek ostera, 'No sin mi alien' estreinatuko dute. Pollo Rosa eta Badut talde donostiarrek, 'Gertrudisen Lagunak' eta 'Flamenkito' lanak aurkeztuko dituzte.
Sarrerak egunean bertan erosi ahalko dira (3 eta 8 euro bitartean balio dute). Maratoia amaitzeko, Sowa musika jartzailea egongo da.