Tribade, Ira, Liher eta El_Txef_A, besteak beste, Durangoko txosnagunean

Aritz Maldonado 2019ko abu. 17a, 13:47

Landakoko txosnaguneko oholtzan arituko diren taldeetako batzuk zeintzuk izango diren aurreratu du Durangoko Txosna Batzordeak. 

Liher, El_Txef_A, Tribade, Ira, Adrenalized, Klag Klub, Desorden, My Bastard Friend, Dupla, Azken Sustraiak eta Mice artistek joko dutela aurreratu dute batzordetik. Durangaldeko Tres41, Gora Etorri, Ganorabakuek eta Luhartz taldeek kontzertua eskainiko dutela iragarri dute, baita ere. 

Iaz bezala, Landako Gunearen bueltan ezarriko dute txosnagunea. Urriaren 11tik 20ra bitartean ospatuko dira Durangoko jaiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!