Sokamuturraren aurkako manifestazioa deitu dute urriaren 5erako

Aritz Maldonado 2019ko abu. 13a, 17:11

Durangaldea Antiespezista taldeak deitu du mobilizazioa. Animalien eskubideak aldarrikatuko dituzte bertan, Durangoko San Fausto jaiak hasi orduko. 

Sare sozialen bidez luzatu du manifestaziorako deia taldeak: "Guztion laguntza behar dugu ekitaldi basati, krudel eta zentzugabe honekin bukatzeko eta animaliekiko gure harremanak berpentsatu eta aldatzeko". 12:30ean abiatuko da mobilizazioa, udaletxeko plazatik. 

Iazko San Faustoetan ere sokamuturraren aurkako manifestazioa egin zuen  Durangaldea Antiespezista taldeak, baita Abadiñon ere, San Blas egunean, azokaren "bidegabekeria" salatzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!