Suhiltzaileek bost katakume erreskatatu dituzte kotxe baten motorretik Durangon

Anboto 2019ko abu. 6a, 09:56

Aramotz kalean aparkatuta zegoen kotxearen beheko aldetik atera behar izan zituzten, atzo, 15:30ean.

Durangoko Aramotz kalean aparkatuta zegoen kotxe batetik bost katakume erreskatatu zituzten atzo Iurretako parkeko suhiltzaileek.Katakumeak beheko aldetik sartu ziren eta harrapatuta gelditu ziren, suhiltzaileek azaldu dutenez. Katuetako batek burua harrapatuta zuen. Kotxea igo behar izan zuten bost katakumeak beheko aldetik ateratzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!