Santos Regil ordiziarra izango da DRTko mutilen senior taldeko entrenatzailea

Anboto 2019ko uzt. 30a, 15:48

Entrenatzaile moduan Ordizia, Biarritz U23, Uni Bilbao eta Gigantes de Tudela taldeetatik pasatutakoa.

Joan zen denboraldian mutilen senior taldean entrenatzaile ibili diren Iñaki Perez Ortzik eta Unai Billelabeitiak taldean ez jarraitzea erabaki dutela azaldu du DRTk. "Durango Rugby Taldeak egindako lanagatik eskerrak eman nahi dizkie eta euren etorkizuneko ibilbidean onena opa die", azaldu dute taldeko arduradunek

2019/2020 denboraldirako Durango Nissan Gaursa Rugby Taldearen entrenatzaile eta teknikariak hauek izango dira:

● Formakuntza maila, U16 eta U18:

○ Jokin Azpitarte: klubeko jokalari ohia, Sapuzaharrak taldeko jokalaria, klubeko talde desberdinetako entrenatzailea urte askoan zehar, formakuntza mailetako entrenatzailea azken bi urteetan.

○ Ibai Pastor: Klubeko jokalari ohia, formakuntza mailetako entrenatzailea azken bi urteetan.

○ Iker Zabala 'Termi': Klubeko jokalari ohia, formakuntza mailetako entrenatzailea azken urtean.

○ Zorion Zabala 'Zori': Klubeko jokalari eta kapitain ohia, Sapuzaharrak taldeko jokalaria, senior mutilen taldeko entrenatzaile ohia, formakuntza mailetako entrenatzailea azken urtean.

○ Ricardo Acosta 'Fisa': klubeko jokalari ohia, Sapuzaharrak taldeko jokalaria, senior mutilen taldeko entrenatzaile ohia, klubeko talde desberdinetako entrenatzailea urte askoan zehar. Formakuntza mailetako entrenatzailea eta koordinatzailea azken urtean.

● Senior Mutilak:

○ Santos Regil: Ordizia Rugby Elkarteko jokalari ohia, Euskal zein Espainiako selekzioekin jokalari internazionala. Entrenatzaile moduan Ordizia, Biarritz U23, Uni Bilbao, Gigantes de Tudela taldeetatik pasatutakoa.

● Senior Neskak:

○ Muir Kara: Klubeko jokalari ohia. Senior Neskak taldeko entrenatzailea azken bi urteetan.

○ Jose Antonio Martinez 'Marti': Senior mutilen taldeko jokalaria egun. Bambino Rugby Eskolako monitorea urte askoan zehar azken denboraldi honetara arte. Senior Nesken taldeko noiz behinkako laguntzailea, lehen urtea izango du nesken taldean.

● Prestatzaile Fisikoa:

○ Aimar Urien 'Miño': Klubeko jokalari ohia. Durango Nissan Gaursa Rugby Taldearen prestatzaile fisikoa, beraz, formakuntza eta senior taldeetako prestatzailea izango da bigarren urtez.

● Errugbi Zuzendaria:

○ Aratz Gallastegi: 2008 urtetik klubean dihardu eta besteak beste, kirol arloa koordinatzeaz arduratzen da.

 

➔  ENTRENAMENDU HASIERAK:

◆  Senior Mutilak: Abuztuak 19.

◆  Senior Neskak: Irailak 2.

◆  U16 eta U18: Irailak 2.

◆  Bambino Rugby Eskola: Irailak 13.

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!