Hiru pertsona atxilotu dituzte Pinondo Etxean lapurretan egiten saiatzeagatik

Anboto 2019ko uzt. 29a, 15:09

Alarmak jo du eta lapurrak eraikin barruan harrapatu dituztela baieztatu dute Durangoko udal arduradunek.

Goizaldeko 3:00etan gertatu da lapurreta. Bi pertsona balkoitik sartu dira Pinondo Etxera lapurretan egitera. Alarmak jo duenean ertzainak eta udaltzainak berehala joan dira. Bi gizon eraikin barruan harrapatu dituzte, eta hirugarrena kanpoan. 26,30 eta 37 urteko hiru gizonak atxilotu egin dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!