Bi gizon atxilotu dituzte Durangon, biolentzia erabilita Bedian egindako lapurreta batekin lotura dutelakoan

Anboto 2019ko uzt. 24a, 14:33

Lapurreta egin zuten etxeko jabeak jipoitu eta lotu zituzten, Ertzaintzak dioenez.

37 eta 39 urteko bi gizon atxilotu zituen Ertzaintzak Durangon, atzo. Prentsa oharrean Ertzaintzak dioenez, ustezko lapurrek etxe bateko atea jo zuten, eta bertako jabeek atea zabaltzean indarrez sartu ziren. Etxeko bikotea jipoitu zuten eta lapurretan egin zuten. Lapurreta uztailaren 7an gertatu zen. Durangon atxilotutakoak laister pasatuko dira epailearen aurretik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!