[BIDEOA] Kulturalak talde indarberritua aurkeztu du Tabiran

Jone Guenetxea 2019ko uzt. 22a, 20:59

Kulturaleko talde nagusiak aurredenboraldia abiatu du. Talde indarberritua aurkeztu dute Tabiran, gaur arratsaldean.

Aurten Hirugarren Mailan arituko da Durangoko taldea. Fitxaketei dagokienez Pablo Fita (Zamudiotik) eta Anton Alberdi (Iurretakotik) defentsak, Jon Azpiazu (Iurretakotik), Ander Sanchez (Anglet taldetik) eta Jokin Reche (Astrabuduatik) erdilariak eta Ander Franco (Balmasedatik) aurrelaria nabarmendu daitezke. Jon Andoni Bengoetxea Kulturaleko presidenteak azaldu duenez, jokalari berri askok bat egin dute taldeagaz. Horietako asko lehen Kulturalean ibilitakoak dira eta etxera itzuli dira. "Denek Kulturalera etortzea erabaki dute beste eskaintza batzuk alde batera utzita", azaldu du Bengoetxeak. Jokalarien batazbesteko adina 23 urtekoa da. 23 jokalariko taldetik 16 Durangaldekoak dira. 

Denboraldi hasiera

Asteburuan aurredenboraldiko lehen partidua jokatuko dute durangarrek. Denboraldiko lehenengo partidua abuztuaren 25ean jokatuko dute etxean, Tolosaren aurka.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!